Liburu bat
Agirre, R.: Juegos y deportes vascos, Auñamendi, San Sebastian, 1971 (1.edizioa), 1978 (2.edizioa)

Elkarteren bat
Arraun Euskal Federazioa. Anoeta Pasalekua 24, 2. (Txuriurdin egoitza). 20014 Donostia

Esaera bat
"Jokoa ez da errenta"

Egun bat
Donostiako kontxako estropadak irailean

Data bat
Lurrineko motorren agerpena dela eta trainerua bere funtzio galtzen du eta 1916. urtean arrantzarako trainerua modifikatu egiten da eta lehiaketarako lehenengo trainerua egiten dute Mutrikun.

Esparruren bat
Garai batean kostaldeko puntu batetik bestera. Gaur egun, estropada eremuak itsasoan, ibaietan eta urtegietan.

Funtzio bat
Garai batean indarrak neurtzea eta dirua jolastea. Gaur egun kirola egitea eta lehiatzea.

Jatorri bat
Arrain-sardara lehenbailehen iritsi eta portura ahalik eta azkarren itzultzeko gogoak eragiten zuen traineru arteko lehiaketa.

Itsasontzi handiak atoian sartzea Pasaiako kaian.

Estropada federatuak
Traineruak, trainerilak eta batelak

Desafio bat
1871eko irailaren 22an Pasaia eta Hondarribi herrien arteko desafioa. Distantzia Hondarribitik Donostiara. Pasaiatarrek irabazi zuten lehenengo estropada bezala ezagutzen dena.

Apustu bat
1719ko uztailaren 22an, Bermeo eta Mundaka herriek bien aurrean dagoen Izaro irlaren jabetasuna jokoan jarri zuten. Bermeok irabazi zuen eta geroztik berea da.

Argazki bat

Ohitura bat
Arraunak gora ! Estropadaren irabazleek arraunak zutik jartzen dituzte

 
HASIERA