Mitologia
eta jokoa
Euskal Mitologiako
jentilak erreferentzia izan dira zenbait jokaeretan, hona hemen, lanaren balorazioa,
zintzotasuna, indarraren estimazioa eta jokozaletasuna. Horregatik ez dira falta
kontakizunak non jentilek jolasten dute gizakien jokoetan.
Jolastu-ren esanahia (R.
Mª de Azkue)
Recrearse,
s'amuser. Ondo pasatzea. R.
Mª de Azkue
Jokatu-ren esanahia (R.
Mª de Azkue)
Galdu
edo irabazteko jokoa egitea. Zerbait jokoan dago.
Europako Jolas Tradizionalen
Elkartea
Lesneven
(Bretaina) hirian sortu zen 2001ko apirilaren 28an. Europako lurralde ezberdinetako
jolas tradizionalak bultzatzea du helburu. Euskal Herriko partaideak Arabako
Bolo Jokoen Modalitatea, Ipar Euskal Herriko Herri Kirol Federazioa eta KULKI.
Lehendakaria Breizh-eko (Bretaina) Guy Jaouen da.
Apustutik kirolera
Izen
desberdinak izan dituzte gure herri kirolkek orain arte: apustu, joko, proba,
dema, zeingehiago... Eta oraindik ere, sarritan ohartu izan garenez, "joko"
edo "apustu" hitzak erabiltzen dira praktikatzaileen artean, giza
neurketa adierazi nahi denean, edo "proba" eta "joko" animalien
artekoa adierazteko. Alabaina, terminologia horrek jokalarien artean dirauen
artean, izen orokor eta generiko bat sortu da azkenengo urte hauetan: herri
kirolak.