Liburu bat
Agirre, R.: Juegos y deportes vascos, Auñamendi,
San Sebastian, 1971 (1.edizioa), 1978 (2.edizioa)
Elkarteren bat
Hego
Euskal Herriko Herri Kirol Federazioa - Astola auzitegia - 48220 Abadiño
(Bizkaia)
Ipar Euskal Herriko Herri Kirol Federazioa - 3, Arthez Lassalle - 64130 Maule
(Zuberoa)
Argazki bat

Esaldi bat
" Harriak jasotzea kultura da "
Ignazio Perurena (Harri jasotzailea)
Egun bat
Abuztua eta Urria hilabeteen artean, egun zehatz
batean, 7 Herrialdetako Txapelketa ospatzen da. Herri Kiroleko modalitate gehienak
eta Euskal Herri osoko ordezkari.
Data bat
(1950-1960) euskal gizartearen aldaketa jokoetan nabarmen
atzeman dugu. tradizionala, herrikoia, lokala, artisau gizarte batetik aldakorra,
hiritarra, globala eta industrial batera igaro dugu.
Esparruren bat
Garai batean baserria, mendia. Gaur egun, herriko
plazak
Funtzio bat
Garai
batean indarrak neurtzea eta dirua jolastea. Gaur egun, diru irabaztea.
Arazo
bat
Erakustaldi
asko, lehiaketa gutxi
Konponbide bat
Lehiaketa, ez espezializatua,
amateurra, standardizatu gabe, apustu sinbolikoa
Jatorri bat
Gizarte
herrikoiaren lan mundua.
Irauteko
oinarri bat
Apustua
Herri kirol federatuak
Soka tira, Lasto altxatzea, Zaku
lasterketa, Trontza, Aizkora, Txinga erute, Harrijasoketa, Ingude altxaketa,
Orga altxatzea, Lokotx bilketa, Lasto fardo botatzea, Segalariak, Esne ontzi
erutea, Gizon proba, Barrenatzaileak, Idi, asto, zaldi proba
Desafio bat
Mendizabal eta Mindegia
1983an Tolosako plazan eta 3.500 ikusleen aurrean. Mendizabalek 4 ordu eta 12
minutu behar izan zituen 11 ontzako 6 enbor mozteko. Mindegiak 4 ordu 29 minutu
behar izan zituen 52 kanaerdiko mozteko. Irabazleak 5 ordutan amaitu ezetz !
oihukatzen zuten artekariek. Edo "irabazleak lana burutu ezetz ! Biek berriz
ez zutela halakorik egingo aitortu zuten aho batez. Gehiegizkoa izan zen.
Esaera bat
Onenari ere bukatzerako
berotzen zaio arnasa
Mitologiako bat
Ernion
jentil indartsu bat bizi zen eta harriekin adierazten zuen bere dohain eta indarra.
Jendeak bazuen jentil honen berri eta beren eztabaidak argitzeko, haren indarra
probatu nahian, beregana hurbildu ziren. Jentilari beraien nahia azaldu ondoren,
honek harri handi bat lurretik jaso eta bere bizilekutik, Erniotik, Aralarko
Alotza mendiraino bota zuen. Hantxe dago geroztik.
Lehenengo arautegia Herri kirolen
1976. urtean