Argazki bat

Liburu bat
Fernandez, B., Bozas, R.: El Gran Libro de la Pelota
(2 ale), Tipografía Artística, Madrid. 1976
Elkarteren bat
Euskadiko Euskal Pilota Federazioa - Postakutxa
136 - 48200 Durango (Bizkaia)
Ligue de Pelote du Pays Basque - 1 Place de Jeu de Paume - 64240 Hazparne (Lapurdi)
Ikaspilota - Gaztela ataria, 101 - 01007 Gasteiz (Araba)
Esaldi bat
" Gure herriaren hizkuntz adierazpena
euskara bada, gorputz adierazpena Pilota da" Fco. Javier Caballero (Euskal
Pilota Federazioaren lehendakari ohia)
" Lehiaketak ez du pilotan aritzeko modu bakarra izan behar " Joxean
Unsain (Ikaspilota arduraduna)
Egun bat
Edozein herritako frontoian edozein egunetan
Data bat
Kautxuaren etorria eta 1.875. urtean, Donostian, lehenengo
aldiz ezker pareta erantsiko zaio frontisari.
Esparruren bat
Garai batean estali gabeko herriko frontoiak
. Gaur egun, herriko frontoi estaliak.
Funtzio bat
Garai
batean trebezia neurtzea eta dirua jolastea. Gaur egun kirola egitea, ikuskizuna
bilatzea.
Jatorri bat
Artzainen
jolasa paleolitikotik.
Jokatzeko era federatuak
Joko zuzenak: Plaza
librean: Bote luzea, laxoa, errebotea. Trinketean: pasaka
Blekako jokoak: Plaza librean: Eskuz, pala motza, paleta larruz, paleta gomaz,
joko garbia, xistera. Trinketean: Eskuz, paleta larruz, paleta gomaz, paleta
argentinaz, xarea. Frontoi laburra: Eskuz, paleta motza, paleta larruz, paleta
gomaz, joko garbia. Frontoi luzea: Pala, zesta punta, erremontea.
Desafio bat
1770.
urtean Alduden jaiotako "Perkain" pilotari trebea, Baionako auzitegitik
ihes egiteko, Nafarroan gordetzen zen. "Curutchet-ek" desafioa luzatu
zion Alduden bertan laxoa partidua jolasteko Irabazi ondoren atxilotzen saiatu
zen poliziari pilotakada bat bota eta berriz ihes egin zuen. Hortik aurrera
inork ez zuen Perkain ikusi ezta bere hilobia ere.
Dinastiaren bat
Abrego, Arano, Atano,
Begoñes, Dongaitz, Etxabe...
Mitologiako bat
Pilotari batzuk Murumendin pilotan ari omen ziren.
Jentil bat joan omen zitzaien eta galdetu omen zien:
- Zer egiten duzue hemen ?
- Pilotan jokatu, erantzun omen zien.
- Harri hau zertarako da ?
- Sakea egiteko
- Ez da txarra pilotan eran botatzeko.
Esku artean hartu eta, indar handiz, Aralar aldera bota omen zion. Harria airean
bi puska egin. Bat Gazteluko haizpea da eta bestea Alotzan dago. Alotzakoa ez
da txantxetakoa eta artzainek saltarri esaten diote. (J.M. Barandiaran bildua.
Ataungo J.M. Auzmendik kontatua 1919)
Esaera bat
Gazteak hankak
arin ta burua arinago
Abesti bat
Haurrak ikastazue
euskaraz
mintzatzen
ongi pilotan eta
onezki dantzatzen.